ZTTk boluntarioak behar ditu irailaren 3ko triatloian laguntzeko

Baleike 2016ko abu. 10a, 10:39

Hilabete baino gutxiago falta da Zumaiako triatloia jokatzeko. Iaz bezala, proba herrikoia eta Gipuzkoako txapelketa izango den sprint modalitateko triatloiak jokatuko dira irailaren 3an. Horiez gain, kadete eta infantil mailako gaztetxoentzako duatloia izango da eta, berrikuntza bezala, infantil mailako haurrentzako akuatloia ere bai. 

Irailaren 3ko proba hauetan lagundu nahi duten boluntarioei dei egiten die Zumaiako Triatloi Taldeak. Horretarako zumaiako.triatloi.taldea@gmail.com helbidera idatzi beharko dute. Bide batez, kolaboratzaile guztiei eskerrak luzatzen dizkiete, "beraiek gabe hau guztia ezinezkoa izango litzateke eta".