Europako txapeldunak etxean dira

Baleike 2016ko abu. 8a, 21:24

Espainiako selekzioarekin junior mailako Europako txapelketa irabazi berri duten Ander Torriko eta Kauldi Odriozola eskubaloi jokalariak etxean dira dagoeneko. Zumaiara itzuli berriak, harrera egin zaie Kofradian. 

20:00ak aldera heldu dira herrira eta etxera joan aurretik, Kofradiako balkoira atera behar izan dute herritarren txaloak jasotzera. Nekatuta zeuden bi gazteak. Finalaren eta txapelketaren berri eman dute eta baita Pulporen aldeko oihuak bota ere.

Bi gazteak Asobal ligan arituko dira datorren denboraldian: Ander Torriko Benidormen eta Kauldi Odriozola Irungo Bidasoan. Aurretik, baina, abuztuaren 20an, Lubaki kiroldegian jokatuko den hiruko sarian hartuko dute parte: Benidorm, Bidasoa eta Zarauzko Amenabarrek jokatuko dute. Azken honetan Mikel Martinez zumaiarrak jokatzen du. Espainiako jubenil mailako txapelketa irabazteko zorian izan ziren hiru gazteak bata bestearen aurka arituko dira sari honetan.