Mariren omenezko jai egitaraua

Baleike 2016ko uzt. 22a, 17:43

Mariren omenezko jai eguna ospatuko da bihar Zumaian. Udaletik eskatu dute alkondara zuriz, praka edo gona urdinez eta zapiarekin janzteko, egunari ukitu berezia emateko. Hemen daukazue egitaraua:

Larunbata 23: Aita Mari oroituz

9:00etatik 10:00etara, baleteroen harrera.
11:00etan, Saregileen plazan pregoia.
11:00etan, Udal Txistulari Bandaren kalejira.
12:00etan, omenaldi ekitaldia Mariren irudiaren aurrean: Udal Txistulari Banda, Astindu, Musika Banda, Danborradak eta herriko abesbatzak.
12:30ean, Zumai txaranga. 13:00. Zutrik trikitilarien kalejira.
13:30ean, Beheko plazan, parte-hartzaileentzat mokadua.
17:00etan, Urola ibaian gora, ohiturazko batelen nabigazioa.
17:30ean,. Moilan Gurutze Gorriaren sorospen erakustaldia.
18:30ean, Arranplan, urpekaritza saioak.
19:00etan, Saregileen plazan, Astinduren dantza ikuskizuna.
19:30ean, Trikiti doinuak kalean zehar.
23:00etan, Musika Bandaren kontzertua Ondartxon.

Erlazionatuak