Narrondo Mexikoko jantziekin dotoretu zen atzo

Baleike 2016ko uzt. 9a, 15:18

Narrondoko San Kristobal jaien baitan, atzo gauean mariachi musikaren txanda izan zen, Imperial Mariachi taldearekin. Narrondotarrek eta auzora bertaratu zirenek rancherak eta corridoak entzuteko aukera ezin hobea izan zuten. 

Gaur eta bihar egitarau hau izango da auzoan:

Uztailak 9, larunbata

Arratsaldeko 17:00etan: gaztetxoentzat jolasak (lokots bilketa, saku karrerak, aulki jolasak eta margoketa txokoa….)

Ondoren : txokolatada.

Gaueko 21:00etan DIVINIS KATERINAREN eskutik, afari herrikoa.

Afaria: Zizka-mizkak, bakailaoa piper eta tomatearekin, momentuan erretako txuleta, postrea, kafea eta kopa. 30€

Umeentzat menua 10€

Izen ematea: ohiko lekuetan, 648 828 298 telefonora deituta edo najaibat@gmail.com e-mailera idatziz.

Gaueko 23:30ean: Erromeria, ZESUMA TALDEAREKIN (Tolosakoak)

Uztailak 10, igandea KRISTOBAL DEUNAREN EGUNA.

Goizeko 10:30etan : Zestoako IDIAKAITZ TXISTULARI taldea.

Goizeko 11:00etan: Herri-Meza, kotxeen bedeinkapena.

Goizeko 11:00-13:00:

IBILGAILU HISTORIKOEN IV. TOPAKETA

Meza ondoren: karpa azpian hamaiketakoa.

Jarraian: Bertso saioa SEBASTIAN LIZAZO ETA MILLAN TELLERIAREKIN.

Arratsaldeko 18:00etan : GORRITI BERE ANIMALIEKIN.

Jarraian: HERRI KIROLAK.