Narrondorako joan-etorriak egingo ditu tren turistikoak asteburuan

Baleike 2016ko uzt. 7a, 19:03

Asteburu honetan Narrondo auzoko festak ospatuko dira eta Udalak, erdigune eta auzo honen arteko mugikortasuna errazte aldera, tren turistikoaren ordutegian zerbitzu gehigarriak eskainiko ditu.

Bihar, ostirala, hilak 8, 23:00etan, Mariatxien kontzertua eskainiko da Narrondon, eta bertaratu nahi duten zumaiarrek, gaueko tren zerbitzua izango dute 22:30ean. Trena Garoa aurreko autobus geltokitik irtengo da eta bertaraino eramango ditu herritarrak. Bueltatzeko aldiz, 00:45ean jasoko ditu Narrondon bertan eta Garoan utziko ditu.   

Larunbatean eta igandean ere, zerbitzu gehigarria eskainiko zaie zumaiarrei. Trenak bere ohiko ibilbidea hasi aurretik, 16:30ean,  berriro ere Garoa aurreko autobus geltokian jasoko ditu herritarrak eta Narrondoraino egingo du ibilbidea. Arratsaldeko ekintzak amaitu ostean, 20:30ean azken bidaia egingo du Narrondotik Garoara.

Zerbitzu berezi hauek guztiak, helburu dute, herritarren mugikortasuna hobetu eta bermatzea, baita hauek, Narrondora hubildu daitezen erraztasunak ematea ere. Zerbitzu gehigarri hauek doakoak izango direla eta herritarrek ez dutela txartelik beharko trenean mugitu ahal izateko.