Urrezko domina eman dio Gipuzkoako Federazioak Luis Mari Goikoetxeari

Baleike 2016ko uzt. 7a, 11:05
Gipuzkoako Federazioaren urrezko domina jaso du Goikok. Argazkiak: Gorka Zabaleta

Bizitza osoa darama Luis Mari Goikoetxeak arraun munduan murgilduta, urtea joan eta urtea etorri, Zumaian eta Euskal Herrian arrauna bultzatzen. Egindako lan eskerga eskertzeko, urrezko domina eman zion atzo Gipuzkoako Federazioak Zumaiako kofradian, traineru txapelketaren sari banaketaren hasieran. Emozioz gainezka, esker hitzak baino ez zitzaizkion atera Goikori.