Hibaikak eta Hondarribiak irabazi dute Gipuzkoako Traineru Txapelketa

Baleike 2016ko uzt. 7a, 10:55

Hibaikak irabazi du Gipuzkoako Traineru Txapelketa emakumeen estropadan, eta Hondarribiak gizonezkoenean. Zumaia zazpigarren izan da. Bestalde, arraun elkarteak zozkatutako otarraren zenbaki irabazlea hau da: 0348 (ordezkoa, 1.111)

Pronostikoak bete egin ziren atzo Zumaian jokatutako Gipuzkoako Traineru Txapelketan. Hibaika nagusitu zen emakumeen estropadan, Orio eta Pasai Donibaneren aurretik. Gizonezkoetan Hondarribiak hartu zuen estropada burua lehen unetik, Orio nahiko gertu izan zuen arren. Orio izan zen bigarren, Pasai Donibane hirugarren eta laugarren postuan Getaria sailkatu zen, bigarren txandan Donostiarrak eta Telmo Deun atzean utzi eta ohorezko txandako Pasai San Pedrok baino denbora hobea eginda. Lehen lau taldeek jokatuko dute Euskadiko Txapelketa.

Sailkapenak:

Emakumeak

1. Hibaika 11:06.68
2. Orio 11:13.90
3. Pasai Donibane 11:25.22
4. Getaria-Zarautz 12:07.21
5. Arraun Lagunak 12:09.36
6. Hernani 12:19.24
7. Hondarribia 12:54.23

Gizonak

1. Hondarribia 20:24.59
2. Orio 20:28.68
3. Pasai Donibane 20:38.75
4. Getaria 21:11.47
5. San Pedro 21:17.98
6. Donostiarrak 21:20.60
7. Zumaia 21:39.68
8. Oiartzun 21:40.98
9. Zarautz 22:05.90
10. Hibaika 22:58.79