San Juan Suak eta Eki eguna izango dira bihar gauean

Baleike 2016ko eka. 22a, 14:57

Bi ekitaldi egingo dira bihar Zumaian, bat herriaren historian ondo errotuta dagoena eta bestea, gaztea, indarra hartzen ari dena: San Juan suak eta Eki eguna.

22:00ak aldera piztuko da sua Sanjuaniturri aurrean. Beduatik ekarritako egurra erabiliko da horretarako. Ez dira faltako, ezta ere, kurtso amaierarekin batera ikasleek botatako koadernoak eta apunteak. Ohi bezala, Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako dantzariak arituko dira Udal Txistulari Bandak jokatuko musikarekin dantzan. 

Gero, 23:00ak aldera, Eki eguna izango da. Udako solstizioa ospatzen du ekimen honek eta aurtengoaren bosgarren urtea beteko du. Joaldunak Arritokieta ingurutik Gernika parkera jaitsiko dira sua pizteko.
Udako solstizioaren festan urtero legez dantza, txalaparta, bertsolariak eta sorgin salda izango dira suaren bueltan.

Erlazionatuak