Argazkiak: San Juan sua eta Eki jaia

Baleike 2015ko eka. 24a, 10:31

San Juan gaua eta udako solstizioa ospatu ziren atzo iluntzean; aurrena Sanjuaniturrin Musika Eskolako dantzariekin eta txistulariekin, eta suaren gainetik salto egin zuten gazteekin; eta ondoren Gernika parkeko Eki jaian, joaldun, txalaparta, dantzari, bertso eta antzerkiarekin... Eta eztarria ederki berotzen zuen edabe magikoarekin... Hemen dauzkazue Arnait Rubio Apreak eta Gorka Zabaletak egindako argazkiak.