Gipuzkoako erlojupeko txapelketa jokatuko da iluntzean Aizarnazabalen

Baleike 2016ko eka. 14a, 14:35
Aitor Olaziregi, larunbatean jokatutako Euskadiko txapelketako une batean

Gaur, Aizarnazabalen, Gipuzkoako Gizonezkoen Junior-23azpiko eta emakumezkoen Junior-elite erlojupeko txapelketa jokatuko da. Bertan izango da Aitor Olaziregi txirrindulari zumaiarra.

21 kilometroko bidea egingo dute erlojupean. Gervais memorial hau 20:15ean hasiko da. Pasa den larunbatean Euskadiko txapeldunorde izendatu zen Aitor Olaziregi (Ampo) 20:24ean aterako da. Bi minutu lehenago, 20:22etan aterako da Gorka Etxabe (Parking Geltokia) Aizarnazabalgo txirrindularia. Aitor bezala Zumaiako Txirrindulari Elkartean hasitako mutila hirugarren izan zen Euskadiko txapelketan.