Zumaiako Institutuko ikasleek ere bat egin dute errefuxiatuekin

Baleike 2016ko mai. 6a, 23:41

Zumaiako Institutuko ikasleek ere ongi etorria eman nahi izan diote gaur gerretatik ihes eginda Europar Batasuneko atean dauden errefuxiatuei. Arratsaldean zehar hainbat ekitaldi izan dira ikastetxe honetan aldarrikapen honen inguruan.

Hitzaldiak, antzerki saioak, kantaldiak, jolasak eta mural baten margotzea izan dira, besteak beste, gaur arratsaldean Zumaiako Institutuan. Ikasle eta irakasleek bat egin dute dei honetan eta denek eman nahi izan diote beraien ongi etorria errefuxiatuei.

Gogoratu larunbatean, 22:00etatik aurrera, errefuxiatuen aldeko kantaldia izango dela Maria eta Jose ikastetxeko aretoan. Dantzak, bertsoak eta musika saioak izango dira ekitaldi honetan. Biltzen den diru guztia Grezian errefuxiatuen alde sekulako lana egiten ari den Zaporeak proiektuari emango zaio bere osotasunean.