Iñigo Peñak ziurtatu du Rioko jokoetarako txartela

Baleike 2016ko mai. 6a, 14:38

Iñigo Peña piraguista zumaiarrak ziurtatu du uda honetan Brasilen izango diren joko olinpikoetarako txartela. Peñak zazpigarren denborarik onena egin du Santa Cruz de Trasonan (Asturias) Piraguismoko Espainiako Federazioak antolatutako hautapen probetan. 

Espainiako selekzioaren irizpideen arabera, ontzia sailkatu zuten palistek hautaketa probako lehenengo zortzien artean egon behar zuten, edo lehenengo 8 denbora onenak lortu behar zituzten era nominalean olinpiar plaza ateratzeko. Iñigo Peñak bigarren eskakizun hori bete du, zazpigarren denborarik onena eginda.

Iñigo Peñak, Javier Hernanzek, Rodrigo Germadek eta Oscar Carrerak osatutako K4-1000 taldeak 2015eko abuztuan jokatutako Munduko Txapelketan seigarren postua erdietsi zuen eta horrela ontziaren parte hartzea ziurtatu zuen Rioko Jokoetarako.