Getaria eta Hibaika irabazle batel estropadan

Baleike 2016ko mar. 6a, 19:28
Zumaia laugarren izan da emakumeen estropadan.

Gipuzkoako Batel Ligako bederatzigarren jardunaldia jokatu da gaur goizean Zumaian. Senior mailan, Hibaika izan da azkarrena emakumeen estropadan, eta Getaria gizonezkoetan. Zumaiako batelei dagokienez, Zumaia A-ko mutilek irabazi dute infantil mailan.

Tarteka euri zaparradak bota dituen arren, kolorez jantzi dute errioa gaur goizean Gipuzkoako Batel Ligako bederatzigarren jardunaldia jokatzera etorri diren 97 batelek. Haurren mailako neskak izan dira lehiatzen lehenak. Hibaikako batela izan da lehena, Tolosaldea A eta B-ren aurretik. Neska Promesak mailan, Orio A-k irabazi du, eta Hibaika A-k eta Tolosaldea A-k osatu dituzte ohorezko postuak.

Infantil mutilen artean, Zumaia A ontzia izan da azkarrena, Orio A eta Tolosaldea A-ren aurretik. Kadete mutiletan, Tolosaldea B-k irabazi du, eta Orio A eta San Juan A izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Jubenil nesken estropada Oriok irabazi du, San Juan izan da bigarren, Tolosaldea hirugarren eta Zumaia laugarren. Neska seniorren artean, Hibaika izan da nagusi, Hibaika A eta B izan baitira bi lehenak, San Juan A eta Zumaiaren aurretik.

Jubenil mailako mutilen estropada Getaria A-k irabazi du, San Juan A eta Tolosaldea A-ren aurretik; mutil seniorretan ere Getaria izan da irabazlea, Zarautz A bigarren eta San Juan A hirugarren.

Larunbatean Loiolan (Donostia) jokatu zen zortzigarren jardunaldia. Zumaiarrek bi estropada irabazi zituzten: neskek promesak mailakoa irabazi zuten, eta mutilek infantiletakoa. Hemen dauzkazue asteburuko bi jardunaldietako emaitzak:

 

Emaitzak:

-Zortzigarren jardunaldia (Loiola)

-Bederatzigarren jardunaldia (Zumaia)