Gure arraunlariek Gipuzkoako Batel Ligako bi estropada dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia zumaiakoarraunelkartea 2018-01-25 15:34   Kirola

Bi estropadak Pasai Donibanen izango dira, eta Gipuzkoako Batel Ligako bigarren eta hirugarren jardunaldiak osatuko dituzte horrela. Larunbatekoa 16:00etan hasiko da, eta igandekoa 10:00etan. Ligako sailkapenaren arabera izango da irteera-ordena, bi estropadak erlojuaren aurka izango direlako. Zumaiako Arraun Elkarteak bederatzi talde dauzka izena emanda asteburuko bi estropada hauetarako.

11 talderekin aterako gara Gipuzkoako Batel Ligan, igandetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia zumaiakoarraunelkartea 2018-01-10 19:16   Kirola

Hastera doa Gipuzkoako Batel Liga, eta datorren igandean izango da estraineko estropada, 10:30ean, Trintxerpen. Zumaiak 11 batel aurkeztuko ditu aurtengo ligan, eta horrek gauza bat esan nahi du: arraunlari asko dabil gure harrobian. Nobedade bezala, senior gizonezkoena aipatu behar da, aurten batel ligan ariko baita, aurreko urteetan atera gabe geratu eta gero. Gure 11 batelak […]

2018ko maiatzaren 18an izango dira zuzendaritza berria aukeratzeko hauteskundeak

Erabiltzailearen aurpegia zumaiakoarraunelkartea 2017-12-17 11:07   Kirola

2018ko maiatzaren 18an izango dira gure klubeko zuzendaritza berria aukeratzeko hauteskundeak. Hala erabaki zuen atzo bazkideen ezohiko batzarrak. Berez, hauteskundeak datorren urteko irailean ziren, baina zuzendaritza berriari lanak errazteko 2019ko denboraldia prestatzen, aurreratzea proposatu zitzaien bazkideei, maiatza iraila baino egokiagoa delako, eta onartu egin zuten. Egungo zuzendaritzak ez jarraitzea erabaki du, zortzi urteko lanaren ondoren, […]

Laugarren lekuan Telmo Deun, bi estropada falta direla

Erabiltzailearen aurpegia zumaiakoarraunelkartea 2017-08-15 09:32   Kirola

Igandean jokatu zen Hondarribian KAE 1 ligako azken-hirugarren estropada, eta Zumaia bosgarren izan zen, Donostiarra, Isuntza, Zarautz eta Deusturen atzetik. Hirugarren eta azken txandan hirugarren egin zuten gure arraunlariek. Emaitza horrekin, sailkapen nagusian laugarren lekuan segitzen du Telmo Deunek, eta bi estropada baino ez dira falta liga amaitzeko. Datorren larunbatean Zarautzen ariko dira arraunlariak (12:00), […]

Udako emaitza onena Telmo Deunek laugarren lekuan sendotzeko

Erabiltzailearen aurpegia zumaiakoarraunelkartea 2017-08-07 16:54
Plentziako bandera jokatu dute asteburuan gure arraunlariek, eta larunbatean seigarren izan baziren ere, igandean bigarren egitea lortu zuten. Bigarren txandan aritu zen Telmo Deun herenegun, eta irabazi egin zien Getariari, Zarautzi eta Portugaleteri. Gero, azkeneko txandako hiru talde ez ziren gai izan zumaiarren denbora hobetzeko, eta bakarrik Donostiarrak lortu zuen hori, 11 segundogatik. Bi egunetako […]

Hirugarren Telmo Deun gaur Orion, eta sailkapen nagusian ere hirugarren jarri da

Erabiltzailearen aurpegia zumaiakoarraunelkartea 2017-07-15 21:00
Lan ederra egin dute gure arraunlariek gaur Orion, hirugarren izan direlako bertako erlojupekoan, KAE 1 ligako zazpigarren estropadan. Sailkapen nagusian hirugarren lekura egin dute jauzia, gainera. Santurtzik irabazi du, 10 segundora geratu da Donostiarra eta 19ra Zumaia. http://www.liga-arc.com/eu/regata/285/x.-bixigu-eguna-ikurrina  

Ohorezko txandan jarraitzen du Telmo Deunek

Erabiltzailearen aurpegia zumaiakoarraunelkartea 2017-07-10 09:45   Kirola

Joan da beste asteburu bat KAE 1 ligan, eta albiste nagusia da Zumaiarentzat ohorezko txandan jarraitzen duela. Nahiz eta larunbatean leku hori galdu egin zuen Zarautzen mesedetan, seigarren egin eta gero Donostiako estropadan, igandean lekua berreskuratu zuen Allozko urtegian (Nafarroa). Eta nola gainera. Bederatzi segundo eskas falta izan zituen bandera irabazteko Zumaiak. Bigarren txandan lehia estu-estua […]

Telmo Deun, bihar Donostian eta etzi Allozko urtegian, KAE 1 ligan

Erabiltzailearen aurpegia zumaiakoarraunelkartea 2017-07-07 11:54   Kirola

Bi estropada izango dituzte gure arraunlariek asteburuan KAE 1 ligan. Bihar larunbata, Donostian, 17:0oetatik aurrera, bosgarren jardunaldia izango dute, eta gureak azkeneko txandan ariko dira, Donostiarra, Santurtzi eta Isuntzarekin batera. Laugarren dago sailkapenean Telmo Deun. Igandean, Nafarroan ariko dira, Allozko urtegian, seigarren jardunaldian. Sailkapen nagusiaren arabera osatuko dituzte txandak. 12:00etan hasiko da estropada. Bestalde, beteranoek […]

Zozketak baditu saridunak

Erabiltzailearen aurpegia zumaiakoarraunelkartea 2017-07-04 18:07
Azaldu dira zozketako garaileak: 1. otarra Ana Barrenari egokitu zaio (0619 zenbakia), eta 2. otarra Bosko Garitanori (1181 zenbakia). ZORIONAK BIEI!! ON EGIN!!

Bosgarren gaur Telmo Deun KAE 1 ligako hirugarren estropadan

Erabiltzailearen aurpegia zumaiakoarraunelkartea 2017-06-25 14:30
Sailkapen nagusian laugarren jarraitzen dute gure arraunlariek. Hurrengo estropada Zumaian izango dugu, datorren igandean, 12:00etan (ibaian, eta erlojuaren aurka). http://www.liga-arc.com/eu/regata/284/viii.-getariako-estropada