Zumbrass tokapetetan izenak emateko azken egunak

Baleike 2016ko ots. 26a, 11:48

Martxoaren 11tik 13ra bitartean egingo da aurten Zumbrass, metalezko instrumentuen topaketak. Ikastaroetan izenak emateko epea amaitzear da.

Bi ikastaro mota izango dira: musikari profesionalentzakoak eta Euskal Herriko musika eskoletako ikasleentzat. Bietan ere metal-jotzaile esanguratsuak izango dira ikastaro hauek ematen.

Antolatzaileen esanetan, musikari profesionalentzako ikastaro hauetan oraindik badago aukera izenak emateko, gehienbat tronpa eta tubako ikastaroetan. Tronpeta eta tronboiko ikastaroetan itxaron-zerrenda egongo da.

Musika eskoletako ikasleen kasuan, larunbatean, martxoaren 12an, hauei zuzendutako egun osoa izango da, ikastaro, kontzertu eta bazkaria barne.

Izenak www.zumaia.eus udal web gunean eman daitezke.

Erlazionatuak