Errefuxiatuak hartzeko boluntarioak biltzeko kanpaina azken egunetara heltzen ari da

Baleike 2016ko ots. 15a, 20:07

Errefuxiatuen aldeko Zumaiako harrera-taldeak kanpaina bat jarri zuen martxan orain hilabete boluntarioak biltzeko, guregana etor daitezkeen errefuxiatuei laguntza diezaieten. Harrera taldetik adierazi dutenez, kanpaina erantzun ona ari da izaten eta oraindik badago aukera izenak emateko.

"Nahi duten herritar guztiek aukera izango dute eman nahi duten laguntza zehazteko eta horrela guztion artean elkartasun-talde sendo bat osatzeko aukera izango dugu. Boluntario talde horretako partaide izateko izena emateko kutxa batzuk eta fitxa batzuk jarriko dira herriko zenbait lekutan: Otaño botikan, Brakis okindegian, Basadiko Ogi Berri okindegian, eta Ttakun tabernan… Horretaz aparte, Baleiken ere izena emateko aukera izango da. Nahikoa izango da fitxa betetzea eta esandako leku horietan uztea. Fitxak ere leku horietan izango dira".

Izena emateko honako formularioa bete daiteke

Erlazionatuak