'Korrika prekarioa' aurkezteko hitzaldia izango da bihar Alondegian

Baleike 2016ko ots. 15a, 09:28

Bilbo eta Bartzelona lotuko ditu Correscales, Korrika prekarioa errelebo lasterketak. Lau eguneko lasterketa honek 800 kilometro egingo ditu eta 80 lasterkari izango ditu. 

Lasterketa honen berri emateko, hitzaldia izango da bihar, asteartea, 19:00etan, Alondegian.