Eguerdian gertatu da ezbeharra. Ertzaintzaren arabera, Donostiako matrikula zuen belaontzia jitoan zegoen Zumaiako portuaren aurrean eta olatuak Orroaga aldera bultzatu du. Arrokekin topo egiterakoan, txikituta geratu da. Barruan zihoazen hiru pertsonak surfistek atera dituzte eta Santiagoko hondartzara eraman. Beti ere Ertzaintzaren arabera, hauetatik bi lagun Zarauzko bizilagunak dira. Bi bizirik atera dituzte, baina, dirudienez, hirugarrena, Galdakaoko bizilaguna bera, hil da.
Oier Korta alkateak adierazi duenez, zenduaren semea Santiagoko hondartzan izan da eguerdian, larrialdi zerbitzuak bere aita erreanimatzen saiatzen ari ziren bitartean. Hildako galdakaarra jubilatu berria omen zegoen.