Ekialdeko Erregeen magia iritsi da Zumaiara

Baleike 2016ko urt. 5a, 21:25
Jendetza bildu da Erribera kalean Errege Magoak dromedario gainean ikusteko. Argazkia: Gorka Zabaleta

Iluntzearekin batera iritsi dira Errege Magoak Zumaiara. Belaontzian etorri dira errioan gora eta itsas kiroldegiaren parean lehorreratu dira. Jarraian, dromedario banaren gainean jarri eta Kabalgata egin dute jendez gainezka zeuden herriko kaleetan zehar. Beheko plazan jarritako Jaiotzan amaitu dute ibilbidea, Jesus haur jaio berriari opariak eskaintzeko. Jarraian daukazue aurtengo Kabalgatako argazki bilduma.