BIDEOA: Donostian arazo gehiago izan ditu Meltxorrek dromedarioarekin

Baleike 2016ko urt. 5a, 22:16

Zumaiako Kabalgatan ez da inolako arazorik izan dromedarioarekin, baina Donostian larriago ibili da gaur Meltxor. Bi aldiz erori da dromedariorik, aurrena Zurriolako hondartzan eta gero Alderdi Ederren. Zorionez, ez du min handirik hartu.