AUDIOA: 14. Klarinete Maratoiko amaierako kontzertua

Baleike 2015ko abe. 13a, 16:03

Eguerdian Maria eta Jose ikastetxeko aretoan egin den kontzertuarekin amaitu da 14. Klarinete Maratoia. Instrumentu honen inguruan ehun bat lagun bildu dira ekimenak iraun dituen bost egunetan. Gaurko kontzertuan ikastataroetan aritu diren ikasleek jo dute, pieza batean Zumaiako Udal Musika Bandaren laguntzarekin. Aurretik, baina, maixuen txanda izan da. 

Euskal Herriko kontserbatorioetan eta musika eskoletan aritzen diren irakasleek sortutako Klarinet.eus taldeak eman dio hasiera kontzertuari. Zuzendari lanetan Fernando Urain aritu da eta bakarlari bezala Carlos Casadó valentziarra, Klarinete maratoiko ikastaroen arduraduna. Oscar Navarroren 2nd Clarinete Concert obra jo dute. Audio honetan entzun dezakezue bere osotasunean. 

Erlazionatuak