Internet bidezko mozorro lehiaketa baleike.eus-en

Baleike 2015ko ots. 12a, 09:47

Larunbat arratsaldean Argazki Txokoa izango da Alondegian, helduen mozorro lehiaketa egiteko. Aurten ere, epai-mahaiaren sariez gain, internet bidezko lehiaketa egingo da Argazki Txokoan ateratako argazkiekin.

Argazki Txokoa Alondegian egingo da, 18:30etik 21:00etara. Bi kategoria izango dira: taldeka eta bakarka/bikoteka. Udalak jarritako epai-mahaiak erabakiko ditu sariak larunbatean bertan, baina bigarren aukera bat izango da internet bidezko lehiaketan. Baleike.eus-en prestatuko dugu bozkatzeko gunea –garaiz jakinaraziko dugu zehazki noiz zabalduko den bozkatzeko aukera–.

Sariak:
-Taldeka: 120 euro.
-Bakarka/bikoteka: 80 euro.