Inauterietako egitaraua

Baleike 2015ko ots. 12a, 09:36

Joan den larunbatean Musika Bandak egindako pregoi hippie-aren ondoren, ostiraletik aurrera ospatuko dira inauteriak. Hemen kontsulta dezakezue egitaraua.

Otsailak 13, ostirala

Eguerdian Beheko Plaza abesbatzaren kalejira.
Arratsaldean Herriko ikastetxeetako haurren inauteri festa: kalejira herrigunean zehar eta amaiera Eusebio Gurrutxaga plazan.
17:00etan, Ludotekako haurrentzat inauteri festa Ludotekan.
18:30ean, Musika Eskolaren inauteritako kalejira: Afrika.
Amaieran Tiktara taldearen kontzertua Odietan.

Otsailak 14, larunbata

12:00etan, Iraunkorrak txarangaren kalejira herriko kaleetan.
18:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan, inauteritako mozorro festa.
18:30ean, Herriko kaleetan zehar kalejira Iraunkorrak txarangarekin.
18:30etik 21:00etara, Oxford aretoan Argazki Txokoa.
19:30ean, Astindu elkartearen dantza-poteoa.
22:30etik 01:30era, Kofradian Arima Eroa disko-festa mozorrotua.

Mozorro lehiaketak:

18:30 Eusebio Gurrutxaga plazan. Lau sari emango dira: 0-8 urte bitarteko banakoei eta taldeei bana, eta 9-16 urte bitarteko banakoei eta taldeei beste bana. Izen-ematea, 17:30ean plazan bertan. Lehiaketarako musika berezi bat eskatu nahi bada izen-ematean ekarriko da.

Heldu eta gazteen mozorro lehiaketa eta Argazki Txokoa

-Argazki Txokoa Oxford aretoan: 18:30etik 21:00etara.
- Sariak:
Larunbateko mozorro onenak: bikotea edo banakakoa 80€ / taldea 120€.
Internet (www.baleike.eus) bidezko herritarren botazioko sariak: bikotea edo banakakoa 80€ / taldea 120€

Otsailak 15, igandea

16:30ean, Aita Marin, zinema: Dragon Ball Z (euskaraz)

Otsailak 16, astelehena

15:00etan eta 17:30ean Maria eta Jose aretoan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna: Txo, Mikmak txikia.
18:00etan, Ludotekan LH 4-6 bitarteko haurrentzat inauteri festa (irekia).