Sapere Aude Sinfoniettak lortu du helburua

Baleike 2016ko uzt. 13a, 10:11

Sapere Aude Sinfoniettak eta San Pedro Abesbatzak, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, 33. Musika Jaialdiaren hasierako kontzertuko zenbait gastu estaltzeko crowdfunding edo mikromezenasgoa jarri zuten abian. Helburua bete du egun batzuren faltan.

3.890 euroan jarri zuten antolatzaileek jomuga eta kanpaina bukatu baino lehen, 4.000 eurora heldu da bildutakoa. Crowdfunding kanpaina honetan parte hartu duten guztiek saria jasoko dute emandako laguntzagatik. 

Kontzertua abuztuaren 1ean izango da, parrokian.