Sapere Aude Sinfoniettaren crowdfundinga azken txanpan sartu da

Baleike 2016ko uzt. 4a, 10:02

Sapere Aude Sinfoniettak eta San Pedro Abesbatzak kontzertua eskainiko dute aurtengo Musika Jaialdiari hasiera emanaz. Kontzertu horren gastuak estaltzeko crowdfunding edo mikromezenasgora jo dute. Kanpaina bere azken txanpan sartu da orain. 

"Dagoeneko 2.000 euro inguru bildu ditugu baina azkeneko bultzakada txiki bat behar dugu crowdfundingeko proiektuaren helburura iristeko geratzen diren bi asteetan", azaldu dute bultzatzaileek. Proiektuaren berri hemen aurki dezakezue. Emandako laguntzare arabera, sari desberdinak emango dira. 

Laguntza hau on-line egin daiteke aipatutako web gunean, edota Alondegian, uztailaren 12ra bitartean.