Arraunean hasteko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia zumaiakoarraunelkartea 2016ko ira. 30a, 10:39

2004 urtean jaiotakoa bazara, edo zaharragoa bazara... 12 urtetik 17ra artekoei deialdia egiten die Arraun Elkarteak, arraunean hasteko.

Datorren astelehenean izango dute bilera, 19:00etan, Itsas Kiroldegian, eta bertan izango dira entrenatzaileak eta zuzendaritzako kideak, azalpenak emateko arraunlari berriei, eta jakina, lehendik gure arraunlari direnei ere bai. Bertan esango zaie noiz hasiko dituzten entrenamenduak.

Ez galdu aukera Telmo Deunen arraun egiteko lehen urratsak ematen hasteko.