Espainiako txapeldun ere bai

Erabiltzailearen aurpegia zumaiakoarraunelkartea 2015ko api. 27a, 10:38
Espainiako Batel Txapelketa ere irabazi dute gure arraunlariek. Senior emakumekoen batelak ez du aurkaririk izan Moañan (Galizia) jokatu den txapelketan. Chapela izan zen bigarren, eta Meira hirugarren. Denboraldia biribildu du horrela Zumaiako batelak: aurretik, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak irabaziak zituzten gure arraunlariek.

Osorik irakurri