Txoarkillenea Itzurunen

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Azkue Ibarbia 2022ko urt. 18a, 10:16

Azken aste hauetan egur eta zakar piloa ekarri du itsasoak hondartzetara, eta artistaren batek baliatu du aukera, eraikin dotore bat egiteko.

Webgune honetan bertan argitaratuta dago Zumaian TXOARKILLA esaten zaiola itsasoak ekarritako egur pilari. Arritokieta Manterolak kontatua da Santiago aldera joaten zirela beraiek “txoarkilleta”, hau da, itsasoak ekarritako egurrak biltzera. Platikueneko Euxebi Gorostolak Itzurungoak biltzen omen zituen, eta han ibiltzen ziren Euxebio eta Joxeba Aldalur anaiak ere, egurrak karreatzen.

Gaur egun inork biltzen ez dituenez, txiki eta handi egur ugari pilatu dira Itzurunen, eta norbaitek ederki aprobetxatu ditu "tipi" tankera etxe bat egiteko. TXOARKILLENEA deituko diogu?