Telmo Deun Kontxako Banderako sailkatze estropadan izango da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun 2016ko abu. 31a, 13:52

Bihar jokatuko dute Kontxako Banderako sailkatze estropada, eta hantxe izango da gure Telmo Deun. 

Gizonezkoen estropada, erlojuaren aurkakoa, 18:00etan hasiko da, eta bi multzotan banatu dituzte 24 taldeak. Gure arraunlariak San Miguel ligako beste taldeekin batera egongo da multzoan, eta zozketak erabakiko du zein multzo aterako den lehendabizi. 
 
Zazpi taldek lortuko dute sailkapena datozen bi igandeetarako. 
 
Gure arraunlarientzat urteko azkeneko estropada izan daiteke, baina agian azken-hirugerrena izango da, sailkatuz gero. Ilusioz gainezka joango dira helburu zail hori lortzeko asmoz. Zaila dagoela badakigu, baina erakutsi dute maila badutela lan on askoak egiteko.