Sorturen birfundazio prozesuaren baitan, Zumaian honako ekimen hauek burutuko ditugu:
-Azaroak 18, ostirala, 18:30-20:30 bitartean. Inpernupe kanpoan egongo gara,zalantzak argitzeko eta oraindik akreditatu ez direnei akreditatzen laguntzeko.
-Azaroak 19, larunbata, 13:00-14:30 bitartean. Inpernupe kanpoan egongo gara , zalantzak argitzeko eta oraindik akreditatu ez direnei akreditatzen laguntzeko.
-Azaroak 19, larunbata, 10:00-13:00 bitartean, Donostiako Iratzar aretoan Zohardia ponentziaren aurkezpen nazionala egingo da. Streaming bidez zuzenean ikusteko aukera egongo da www.sortu.eus helbidean.
-Azaroak 22, asteartea, 19:00etan hasita Inpernupen Jone Etxeberria eta Itsasne Fernandezek ponentziaren zertzelada nagusiak azalduko dituzte eta zalantzak argitzeko aukera egongo da.
-Azaroak 25, ostirala, 18:30-20:30 bitartean, Inpernupen egongo gara bozka emateko laguntza behar dutenei laguntzeko prest.
-Azaroak 26, larunbata, 10:00tan hasita Alondegian eztabaida-gunea antolatuko dugu ponentziaren inguruan denon artean eztabaidatzeko. Bukaeran, bertan bozkatzeko aukera egongo da.
Prozesuan parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da partehartu.sortu.eus/ helbidean izena ematea.
Edozein zalantza edo kezka izanez gero, lasai asko idatzi zumaiasortuz@hotmail.com helbidera.
Ponentziaren laburpen batzuk inprimitu ditugu eta inpernupen uzi ditugu, beraz, handik pasa eta eskatu besterik ez duzu egin behar.
Aipatutako hitzorduetan elkar ikusiko dugulagoan, jaso gure agurrik beroena