Pulpo Eskubaloian 2020/21 denboraldian izena emateko epea, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2020ko uzt. 8a, 11:15

Gaurtik hasi eta irailaren 5era arte izango da aukera Pulpo eskubaloi taldeetan izena emateko.

Denboraldi berri baten aurrean gaude. Laster taldeak entrenamendu eta prestaketa partiduetan murgildurik izango ditugu. Klubetik COVID19aren aurreko protokolo guztiak martxan jarri ditugu, Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailen oniritzia ere jaso dugu.

Zuetako askok gugana jo duzue 2020-21 denboraldian zuen seme-alabak apuntatzeko eta posible bada ordainketa egiteko. Ohar honen bitartez zera adierazi nahi dizuegu:

·      Urteko kuotak hauek izango dira eta ordainketa egiteko aukera, gaurtik hasi eta irailak 5 arte izango da, ze irailak 7tik aurrera infantiletatik senior arteko azterketa medikuak izango dira:

ALEBINA

2009 - 2010

70 €

INFANTILA

2007 - 2008

170 €

KADETE/JUBENIL/SENIOR

2006 edo aurretik

250 €

Kontua:  ES51 3008 0172 07 3141195127

·      Garrantzitsua da kontzeptuan JOKALARIAren IZEN ABIZENAK ipintzea.

·      Kuota ez ordaintzea jokalaria taldetik kentzea dakar.

·      Jada taldeetan daudenak ez duzue inskripzio orria bete behar, soilik ordainketa burutzea eta ordainagiria bidali bai emailez edo Kiroldegian Pulpok duen postontzian utzita. Era berean zuen taldeko ordezkariei abisatzea eskatzen da, beraiek zerrendak osatzen lagunduko dute eta.

·      Aurreko urtean bezela aukera dago bi zatitan ordaintzeko. Horretarako zuzendaritzarekin jarri harremanetan. Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten familiek %75ko hobaria izango dute. Horretarako derrigorrezkoa da Lanbide edo Udaletxearen ziurtagiria aurkeztea

Zalantzak argitzeko edo edozein iradokizunerako, e-posta bat bidali pulpoeskubaloia@gmail.com edo 630 394 264 zenbakira deitu dezakezue.

Agur bero bat,

PULPO ESKUBALOI KLUBA