Pulpon izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2020ko uzt. 8a, 11:56

PULPO ekipotan eta eskubaloi eskolan izena emateko epea gaur zabaldu da. Futbolarekin akordio bat sinatu da, Udalaren babesaz, bi kirolak egin nahi dituzten umeen egoerak arautzeko.

Datorren denboraldian PULPOko eskubaloi eskolan edo Pulpoko beste edozein taldeetan alta emateko, hiru aukera eskaintzen dira:

1) Esteka honen bitartez:  https://forms.gle/RooMe9q9uLyt5EHc7
2) Email baten bitartez:  pulpoeskubaloia@gmail.com helbidera bidali jokalarien izen-abizenekin, guraso edo tutore legalaren datuekin eta ordainketa agiriara atxikituaz
3) Kiroldegian aurkituko duzun papera bete eta ordainagiriarekin batera PULPOk Lubaki Kiroldegian duen postontzian utziaz.

OHARRAK:

1) Alebin maila: 2009-2010 jaiotako neska/mutilak futbola eta eskubaloi kirolak egiteko asmoarekin. Ikusita 2019-2020 urtean futbol eskolako eta eskubaloi eskolako partiden egutegia ia bera dela, eta aurten ere berdin izango delakoan, akordio bat sinatu da futbol eta eskubaloi kiroletan udalaren babesarekin. Akordio hau talde bakoitzeko entrenatzaileek banatuko dituzte bere WhatsApp-eko taldeetan eta Taldeetako sare sozialetan ere zabalduko dira.
Hemen akordioa: https://drive.google.com/file/d/1XqzcBZN3-2Foz5qsvbPnouwJeFESOqca/view?usp=sharing

2) Entrenamendu egun eta ordutegiak:
    - 2009KO ALEBIN NESKAK: ASTELEHEN ETA ASTEAZKENETAN 5-ETATIK 6-AK ARTE
    - 2009KO ALEBIN MUTILAK: ASTEARTE ETA OSTEGUNETAN 5-ETATIK 6-AK ARTE
    - 2010KO ALEBIN NESKAK: ASTEARTETAN 5-ETATIK 6-AK ARTE
    - 2010KO ALEBIN MUTILAK: ASTEAZKENETAN 5-ETATIK 6-AK ARTE


Edozein galdera edo iradokizun helbide elektroniko honetara bidali: pulpoeskubaloia@gmail.com, edo deitu