Maria Montesinok hitzaldia eskainiko du datorren asteartean

Erabiltzailearen aurpegia Piztu energia-komunitatea 2023ko uzt. 6a, 09:14
Maria Montesino soziologoa. (Piztu Koop.)

Pensar y hacer. Habitar las ruralidades desde una perspectiva ecosocial hitzaldia eskainiko du Maria Montesino soziologoak.

Maria Montesinok Pensar y hacer. Habitar las ruralidades desde una perspectiva ecosocial hitzaldia eskainiko du hilaren 11ean, 18:00etan Aita Mari antzokian. Montesino soziologoa da, eta gaur egun landatartasun, kultura eta subiranotasun berriei buruzko doktore-tesia egiten ari da. 

Landa-ingurunea, etengabe aldatzen ari den eremu konplexu eta dinamiko hori, interes sozial, kultural, ingurumeneko eta politiko estrategikoko gune bihurtu da azken urteotan. Hitzaldian, espazio horren ikuspegi bat emango da, honako hauek oinarri hartuta: landatartasunak bizitzea, bertan bizi diren aktoreak (gizakiak eta ez gizakiak), espazioak (naturalak, kulturalak), haien arteko harremanak (ekodependentzia, ingurumen-afektibitatea, botere-harremanak, gatazka), hainbat ikuspuntutatik (landatartasun berriak, ekofeminismoa, ekologia politikoa). Elkarrekin bizitzeko moduen adibideak jarriko dira.