PIZTU Irabazi-asmorik gabeko kooperatiba bat da, Zumaia du xede, eta Zumaian taldea egiteko eta energia-komunitate bat kudeatzeko sortu da. Zumaian energia-trantsizioko eredu baterantz egin nahi dugu. Hots, energia-burujabetzarantz egin nahi dugu, energia ekoizteko sistema alternatibo eta berriztagarriak sustatu nahi ditugu, fakturan aurrezkiak lortu, eta ekonomia berde, zirkular eta jasangarrirantz urratsak eman nahi ditugu.