Luis Gonzalez Reyes zientzia kimikoetako doktorearen hitzaldia, ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Piztu energia-komunitatea 2023ko uzt. 3a, 07:32
Luis Gonzalez.

Ekologistak Martxan taldeko kideak hitzaldia eskainiko du, 18:00etan hasita, Aita Mari antzokian. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.

Luis Gonzalez Reyes zientzia kimikoetako doktoreak eta Ekologistak Martxan taldeko kideak hitzaldia eskainiko du ostegunean, 18:00etan, Aita Mari antzokian. Piztu energia komunitateak antolatu du solasaldia, eta gaztelaniaz izango da.

Saioan, krisi sistemikoaren ezaugarri nagusiak (ekologikoak, sozialak eta ekonomikoak) aztertuko ditu. Besteak beste kapitalismo globalak krisiari aurre egin ote diezaiokeen aztertu, eta kolektiboki eraiki daitezkeen etorkizuneko egoera desiragarriak eta posibleak aztertuko ditu.

Ekologismoarekin eta pedagogiarekin lotutako gaiei buruzko prestakuntza eta ikerketa lantzen ditu Gonzalezek. Adrian Almazanarekin batera, Decrecimiento, del que al como liburua argitaratu berri du.