Mutrikuko olatu planta ezagutzeko bisita

Erabiltzailearen aurpegia Piztu energia-komunitatea 2023ko eka. 18a, 17:00

Mutrikukoa olatuen energia aprobetxatzen duen munduko lehen planta komertziala da eta, urteko, 100 etxebizitza kontsumitzen duten energia kopurua ekoizten du.

Ekainaren 25ean Mutrikuko olatu planta ezagutzeko bisita antolatu dugu. Mutrikuko barra obretan dagoenez, horrelako bisitak igandez bakarrik egin daitezke, eta itsasbeheran izan behar duenez, bisita arratsaldeko 16:00etan izango da. Zumaiatik 15:15etan aterako gara, Piztuk jarritako autobusez.

EEE-EVEk prestatutako gidarien eskutik, bisitan itsasoaren indarretik energia lortzeko zer-nolako teknologiak erabiltzen diren ezagutuko dugu, baita nazioartean abian dauden zenbait proiektu ere. Azken urte hauetan 2011.urtean lanean hasi zen olatu plantak metatutako 2000 GWko ekoizpen muga gainditu du. Energia horren guztiaren kontsumoa Mutrikun bertan egiten da.

Sentsibilizazio kanpainak antolatzeko eta gaian sakontzeko kooperatibak jasotako diru-laguntza bati ezker bisita doakoa da eta izena eman behar da. Bisita euskaraz izango da, baina interesa pizten badu, bigarren txanda bat programatuko dugu gaztelaniaz (egun berean, geroxeago).