Iñigo Antepara ekonomialari eta gizarte-boluntarioaren hitzaldia, datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia Piztu energia-komunitatea 2023ko eka. 13a, 12:22

Ekainaren 20an, 18:00etan, Iñigo Antepara EHUko irakaslearen pobrezia energetikoari buruzko hitzaldia izango dugu Aita Mari antzokian. Hitzaldian pobrezia energetikoaren kontzeptuaren historiaz, zer den, nori eta nola eragiten dion (bereziki inflazio handiko garai honetan), eta aplikatzen diren soluzioez hitz egingo digu.

Irtenbide posible bat hornidura publikoa da, baina beste aukera komunitarioak ere erantzun dezakete. Adibidez, energia-komunitateak. Ikusiko dugu zer egin dezaketen energia-komunitateek pobrezia energetikoaren aurka borrokatzeko, kontuan hartuta trantsizio energetiko bidezkoa sustatzen duen tresna dela, eta trantsizio hori arazo gehigarria dela zailtasunak dituzten familientzat.

Iñigo Antepara EHUko Ekonomia Aplikatuaren departamentuko irakaslea eta boluntario aritzen da Argilan-ESK, gizarte-bazterketaren aurkako plataforman.