Zentsura gainditzeko eskua luzatuta duzue

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2016ko eka. 19a, 08:22

Zentsuraren bideak motza du zangoa. Debekuek, arrangura pizteaz gain, kontrako efektua baino ez dute lortzen. Adierazpen askatasunaren zelaiari ateak jarri nahi izatea guztiz alferrikakoa da. Alkatea, eta Udal Gobernua, berriz diogu, ez zaitezte zuen debekuekin mozkortu.

Bestelako iritziak entzuteak ez du minik egiten. Herrian arazoa sortu duzue problemarik ez zegoen gai baten inguruan. Eta gainera, konponbidea oso erreza da: utzi albo batera inposaketaren politika zaharra, eta herritarrekin batera adostasunak bilatu. Kalea Guztiona Da ekimenak eskua luzatuta dauka horretarako.