Kalea guztiona da mugimenduak deitutako ekintzak egin ziren larunbatean Zumaiako kaleetan

Baleike 2016ko eka. 12a, 11:04

Kalea guztiona da mugimenduak deituta eta kartelak eta pankartak onartutako lekuetatik kanpo ezartzeko udal debekuaren aurka, zenbait ekitaldi egin ziren herri mailan. Hemen duzue arratsaldeak emandakoaren argazki erreportajea.

Arratsaldeko lehen ordutan Amaiako plazan egin ziren ekintzak. Serigrafia, kakorratz-lana eta mural baten margotzea egin ziren, besteak beste. Kontzertuak ere izan ziren. Ondoren, Ekintzek Erribera kalean jarraitu zuten. Musikarekin eta jan-edanak lagunduta, mural bat margotu zuten.