Birziklatzeko etxolaren egoera bi urte geroago

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2018ko urt. 11a, 13:00

2016ko otsailean birziklapen etxola jarri zuen Udal Gobernuak Eusebio Gurrutxaga plazan. Erabilitako olioak, pilak, jostailuak eta beste hainbat produktu bertan uzteko aukera ematen zuen, Gorostiagako Garbigunera eraman beharrik gabe. 

Etxola hori jarri zutela bi urte betetzera doanean, azpiegituraren alde bateko kartel ia guztiak kenduta daude, umeen eta gazteen barrabaskeriak direla medio, agian, edo aldaketak datozelako. Ez da erraza jakitea zulo edo ate bakoitza zeri dagokion. 

Plazara ematen duen aldeko letreroak ez dituzte kendu, oraindik.