Labarganetan, gortzen

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-05-27 21:18
Atxarten (porelmango), Untzillatx mendiaren hegoaldean, eskaladako sektore pila bat dago. Haietako batek Labarganeta du izena, eta hantxe izan gara goizean Peloia eta biok. Atzo, zapar ederrak bota zituen, eta gaur goizerako ez neukan errezelo onik; beldur nintzen haitza bustita aurkituko … Jarraitu irakurtzen

Untzillatx

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-05-21 22:25   Kirola

Atxarten dago Untzillatx mendia (941 m). Mendebaldean Mugarra eta ekialdean Alluitz menditik Anbotora arteko kresta ederra. Atzo egun mugitu samarra izan genuen, eta gaur goizerako ez neukan plan argirik. Atxartek boleto asko zituen. Gaztetan trenez joaten ginen Durangoraino ostiral arratsalde … Jarraitu irakurtzen

Urdaburu ertz herrikoia (Kopako harria)

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-05-15 14:19   Kirola

Atzo, egunsenti ederrarekin hasi genuen eguna. Kopako harrian izan ginen Larregi eta biok. Goizeko zazpietan jaso nuen moilan eta Oiartzun aldera jo genuen. Esan nion etxetik atera nintzenerako Azkoin baserria eguzkiaren argitan zegoela. Pasatu ginen Aritxulegi gainetik, tunela zeharkatu eta … Jarraitu irakurtzen

Rock Circus

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-05-02 13:08   Kirola

Rolling Stonesen disko ezagun bat da Rock and Roll Circus, eta Ziordian badago Rock Circus izeneko bide bat. Bururatu zait izena agian hortik datorkiola. Huraxe egiteko gogoa geneukan, eta atzo joan ginen azkenean, hiruko osoa, Gortuko trinitatea. Argazkiaren ezkerreko espoloi … Jarraitu irakurtzen

Santelmotan, Elmer

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-04-23 20:20   Kirola

Atzo Argitu dezadan lehenbailehen: gaurkoan hau idazten duena ez da blog honetako idazkari ofiziala, Apolo, baizik eta Gortuko trinitatearen presidentea, Larregi, alegia, eta horrek badauka azalpena. Astean zehar gortzen aritu gara, igandeari begira, Ziordian Rock circus izeneko bia egiteko asmotan … Jarraitu irakurtzen

Eginon bueltaka, pozoi bila

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-04-22 11:07   Kirola

Atzo, hilak 21, Eginora joan ginen Larregi eta biok. Asmoa Matices bidea egitea zen, baina gauzak ez dira beti uste bezala ateratzen. Eginora iritsi orduko, eguzkitako krema ematea izan zen hartu genuen lehen lana. Eguzkiak gogor jotzen zuen eta badakigu … Jarraitu irakurtzen

Berta

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-04-19 23:50   Kirola

-Nun ibili zeate? -Jun eta jun, eta Bertan. Eginon izan ginen atzo asteartean (hilak 18) Larregi eta biok. Peloia, oporretan ez dagoenez, lanera joan zen txintxo-txintxo. Eta entzun egin behar gainera: -Hori, hori! Hik egin lana, friend batzuk erosteko. Eta … Jarraitu irakurtzen

Aiztondo. Esto si es Chamonix

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-04-11 13:12   Kirola

Ez, ez, ez daukat gaztelaniaz idazteko asmorik. Esto si es Chamonix Aiztondoko eskalada bide baten izena da. Igandean, hilak 9, Aiztondora joan ginen hiruko konpletoa. Goizeko zazpietan han azaldu ziren Larregi eta Peloia nire bila, zintzo asko. Eguraldi ederra geneukan. … Jarraitu irakurtzen

Eguraldi txarrari aurrea hartzen, Aritxulegin

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-03-31 08:32   Kirola

Arratsaldean, etxean lanean ari nintzela, Peloiaren WathApp mezua. Pintxo poteako izango dek, neure artean. Baina, ez. Eskalatzera joateko proposamena zen. Seietan amaitzen zuela Zarautzen eta ea handik zuzenean eskalatzera joango ginen. Hauxe izan da nire hurrengo pentsamendua: Eguraldi txarra baino … Jarraitu irakurtzen

Udaberriko lehenengoa negu giroan

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-03-27 13:58

Blog honen irakurle fina zen Izeko Maite. Ederki jotzen zidan adarra, berak guk baino gehiago gortzen zuela esaten zidan. Ez zuen arrazoi faltarik. Ostiralean joan zitzaigun Izeko Maite. Amorruz jaso genuen berria. Amorruz eta penaz. Baina badakit irribarre batekin gogoratuko … Jarraitu irakurtzen

Gaztetzen, Aritxulegin eta Eginon

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-03-20 17:44

Asteburu gaztea izan dugu hau. Noiz edo noiz aipatu izan dut Peloia rokodromoko gazteak tentatzen ibiltzen zela etengabe, eta azkenik amore eman eta ausartu dira gurekin etortzera. Ahoan hainbeste erabili dugun Paso de fé hori eman dute azkenean. Axik itzulpena … Jarraitu irakurtzen

Berriro ere Aiztondon

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-03-12 00:36

Atzo, larunbata, Aiztondon izan ginen, berriro ere. Oraingoan, Peloia ere bai. Estreinatu da Aiztondon, azkenean. Goizeko zazpiretan abiatu ginen arranplatik, eta Pagozelain kafea hartu ondoren, Aiztondoko hormaren azpira iritsi ginen. Hirurok ginen, eta beraz, aspertzeko aukerarik ez. Hasteko Clásica sur … Jarraitu irakurtzen

Gozatu galanta Aiztondon

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-02-26 21:49   Gizartea

Garai batean idatzi zuen Larregik Aiztondo ze ondo! izeneko sarrera bat. Egin du euri pixka bat harrezkero. Baina uste dut sarrera hura dagoeneko ez dagoela blog honetan. Pena da. Nire kalkuluen arabera, hamaika urte pasatu dira (hamaika zehazki, ez makina … Jarraitu irakurtzen

Gora Aritxulegi! (Zertarako joan urrunegi)

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-02-21 08:36

Larunbat honetan ere joan ginen Peloia eta biok Aritxulegira. Nora joango ginen, bada, horrelako harribitxia etxetik hurbil samar izanda. Oraingoan ere izan dut nire borrokatxoa teknologiarekin. Orain arte, traste hau ez zebilen ondo edo okerreko lekutik sartzen nintzen, edo auskalo. … Jarraitu irakurtzen

Aritxulegin, irudirik gabe

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-02-11 23:03
Tristea da, baina blogak ez dit irudirik igotzen uzten. Nik idatzi dut nire kronikatxoa, zintzo-zintzo, badakidalako izeko Maite eta beste hainbat zain-zain egoten zaretela gure saiotxo tragikomedikoen berri izateko. Baina letra-zopa baten antza handiagoa du gaurkoak kronika batena baino. Arrrrranka! … Jarraitu irakurtzen

Hirugarrena ere Aritxulegin

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-02-11 23:03
Hasiera batean ez nuen irudiak igotzeko aukerarik izan eta Aritxulegin, irudirik gabe jarri nion izena kronikari. Honela hasten zen: “Tristea da, baina blogak ez dit irudirik igotzen uzten. Nik idatzi dut nire kronikatxoa, zintzo-zintzo, badakidalako izeko Maite eta beste hainbat … Jarraitu irakurtzen

2016 iruditan

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-02-01 14:03   Kirola

Agindu nuen iazko eskaladen estatistika moduko bat egiteko asmoa nuela, baina diapositiba-emanaldi triste honekin konformatu beharko duzue. Ez daukat gehiagorako astirik.

Bigarrena ere Aritxulegin

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-01-29 21:17   Kirola

Atzo, urtarrilaren 28an, Aritxulegira joan ginen Peloia eta biok. Bezperan euria egin zuen gauean. Goizean, jaiki eta gosaldu ondoren, kalea bustita zegoela ikusi nuen. Zortziretan neukan hitzordua Peloiarekin eta hamar bat minutu berandu iritsi zen. -Ze, Peloi, lo leon? -Ke … Jarraitu irakurtzen

Urte berri hotz Aritxulegitik!

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-01-06 19:06
Hotz hasi zaigu urtea, baina horrek ez digu gortzeko gogoa kendu. Aurreko astean ere hotz egiten zuen Eginon, eta batez ere hara iristeko bidean, eta giro ezin ederragoarekin eskalatu genuen. Esperientzia hori barneratuta (haizerik gabe eguzkitan ondo baino hobeto egoten … Jarraitu irakurtzen

Agur bi mila eta hamasei

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2016-12-31 13:06
Urtearen azken egun honetan, zorionak gure presidente Larregiri, Berrian irabazi berri duen sariagatik. http://baleike.eus/zumaia/1483175783848 Ea animatzen den, bide batez, Gortuko hurrengo urteko kronika idaztera. Hemen saria askoz ere handiagoa da. Irakurleak zain-zain egoten dira eta.   Ondo bukatu urtea eta … Jarraitu irakurtzen