Abendutik 870 litro euri egin ditu Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Zabaleta 2018ko ots. 21a, 13:47

Alex Sardui "Euritan dantzan" kantatzen entzun orduko Gatibuzale amorratuenek ere muturra okertzen dute dagoeneko. Negua zer den ahaztuta geneukan, baina aurtengoa ez zaigu berehala burutik joango. Datuak ez baitira nolanahikoak: 870 litro euri egin ditu Zumaian abendutik hona. 

Euskalmeteko meteorologo Joseba Egañak eman dizkigu datuak: abenduan 324 litro, urtarrilean 261, eta otsailean gaur arte 285. Kontuan izan Zumaian urte osoan, bataz beste, 1.300 litro botatzen dituela. Beraz, 82 egunetan urte osorako espero daitekeenaren %67 egin du dagoeneko.

Zorionez, atertu du eta, iragarpenaren arabera, ez du euririk egingo hurrengo egunotan. Hotza bai, baina euririk ez. Hotza kentzeko egingo diagu dantzan, Sardui!