Baleike.eus berria estreinatu dugu

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Zabaleta 2015ko urt. 21a, 09:03

Baleike.eus berria estreinatu dugu, Interneten aurrera begira jartzen gaituen urratsa. Ohartuko zarete oraindik atal batzuk txukuntzeko daudela, baina datozen egunotan joango gara horiek denak konpontzen eta osatzen. Komunitatea atal berria duzue hau, zerbait komunikatzeko duen edonori irekia. Ez da beharrezkoa testu landu bat idaztea; izan daiteke mezu labur bat, komentario bat, kalean atera duzuen argazki bitxi bat, bideo bat ikusi edo kanta bat entzuteko proposamena, deialdi bat egiteko, pentsamendu bat konpartitzeko... Neurri eta gai librean aritzeko txokoa da Komunitatea. Erregistratu eta hasi erabiltzen!