Gabon koruko kantuak prestatzera goaz! Zatoz gurekin!

Erabiltzailearen aurpegia Gabon Korua 2023ko aza. 27a, 08:47

Gabon arratseko hitzordua betetzera herriko talde handia elkartuko gara...

urtean zehar kantuan aritzen direnak eta aukera bakar hau gozatzeko esperientzia bizi nahi dutenak;

lau ahotsetan kantatzea magia dela sentitzen dutenak, eta jolas modura hartzen dutenak;

berritik hasten direnak eta nostalgia puntu batekin hurbiltzen direnak;

zortzikoak, balada herrikoiak eta ereserki klasikoak gustuko dituztenak;

herriko helduak eta gazteak…

Parte hartzen dugunok ahots asko duen koru handi baten musikaren zirrara sentitzen dugu …  Ez gara perfektuak izango, baina hain da gogo biziarekin egindakoa!!!!

Zatoz gurekin! Garaiz zabiltza! Ahots-korda guztietako abeslariak izango zarete ongi etorriak eta, tenoreekin abesteko moduan bazara… zer esanik ez!  Lauzpabost saiorekin listo!

Gabon gauean esperientzia ederra partekatuko dugu herriko kaleetan.

(Gogoratu: entseguak, datorren asteazkenean hasiko dira, Parrokian: 20:00etan gizonezkoentzat eta 21:00etan emakumezkoentzat)