Gerra osteko Zumaia beste bat zen, orduan tuberkulosia bezalako gaitzek egunerokotasun osoa zuten. Baziren bederatzi ume zumaiar Asteasuko eremuetan ereikitako Andazarrateko eritetxean. Gabonak zetozen eta gerra ostean egonik, dirua ez zen barra barra ibiliko herrian. Herriko mutil talde bati zera okurritu eta Gabon arratsean abesten irtetea, eskean lortutako diruarekin gaixorik zeuden herritar haiei opari batzuk egiteko asmoz. Egun hartako irteera ez zen han gelditu, ordutik hona ia urtero izan du Gabon Koruak bere kantu jira, herriko kaleak musikaz beteaz. Eta hasierako ideia hari jarraiki, behar ezberdinak eztaltzen zaitu da: etxeetan gaixorik zeuden umeei opariak egitea, urte askotan gaur egun San Juan Egoitza bezala ezagutzen duguna, orduan karitateaz lortzen baizituen beharreko diruak, eta azken 30 urteetan Caritas-ek darama diruaren bilketa eta honen erabilpena. Urtez urte hainbat zumaiarrek parte hartu dute, gure herrian parte bilakatuz, ez bakarrik musikaren edota kulturaren adibide eder bat, baita herriaren nortasunaren zati bat dela esan genezake.