Santelmoak18

Anita Parkerren bisita, Santelmoetan

Nor arraio da Anita Parker? Galdera horri erantzuna eman zioten duela hilabete batzuk, besteak beste, Gose, Skalariak eta Zango taldeetan ibilitako zenbait musikarik. Tarteka elektronika ukitua izango duen swing jostalaria eramango dute txosnagunera. Anita Parker ezagutzen ez baduzu, San Telmoetan ezagutuko duzu. Dantzarako gogoz etorriko da, hori seguru!