Zumaiako Udalak bat egiten du Barakaldon gertatutako erailketa matxista salatzeko gaur egingo den mobilizazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia

Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Barakaldon gertatutako erailketa matxista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die.

Indarkeria matxistaren ondorioz urte honetan Euskal Herrian eraildako bigarren emakumea da. Udalak argi utzi nahi du ez duela giza eskubideen urraketarik onartzen, ez Zumaian eta ez beste inon ere. Eta honen aurrean, herritar guztien inplikazioa eskatzen du. Izan ere, herritarron ardura ere bada indarkeria ororen aurrean jarrera aktiboan jokatzea.

Horrenbestez, Zumaiako Udalak bat egiten du Mugimendu Feministak egindako elkarretaratze deialdira eta dei egiten die herritar guztiei ekitaldi horietan parte hartzera. Elkarretaratzea astearte honetan izango da, 19:00etan Saregileen plazan.