Aldi baterako ofizial igeltsero bat kontratatuko du Zumaiako Udalak, Lanbiderez bidez

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2020ko aza. 9a, 10:15

Lanbideren webgunean eman beharko da izena, azaroaren 18an baino lehen. Oposizio lehiaketa bidez egingo da hautaketa prozesua.

Lanaldi osoan lan egingo duen ofizial igeltseroa kontratatuko du Zumaiako Udalak. Lanbideren bidez egingo du kontratazioa, oposizio lehiaketa bidez. Oposizio lehiaketa bitartez plaza behin betiko izaeraz betetzen den arte egingo du lan Zumaiako Udalean.

Eskatzen den gutxieneko ikasketa maila DBHko graduatua da, eta 2. hizkuntza-eskakizunaren ezaugarriak betetzen dituela egiaztatu beharko du hautagaiak. 

Era berean, lanpostuan edo parekoak izan daitezkeen lanpostuetan sortu daitezkeen aldi baterako beharrak betetzeko lan poltsa ere sortuko du Udalak.

Dokumentu honetan ikus daitezke, besteak beste:

  • lanpostuaren ezaugarriak (ordutegia, lanaldia eta ordainsaria);

  • lanpostuaren oinarrizko funtzioa eta zeregin espezifikoak;

  • hautagaiek bete behar dituzten ezinbesteko baldintzak;

  • hautaketa prozesuaren inguruko xehetasunak;

  • eta kalifikazioa eta epaimahaia.

Izen-ematea eta prozedura

Prozesuan parte hartzeko izen emateak Lanbiderez bitartez egin beharko da, azaroaren 18a baino lehen.

Oposizio lehiaketa prozedura bidez egingo da hautaketa prozesua. Lehenengo ariketa derrigorrezkoa eta baztertzailea izango da. Oposizio aldiko bi frogak amaitu ondoren, lehen froga gainditzen duten hautagaiek, merituak baloratzeko egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte. Dokumentu horiek Zumaiako Udalak jasoko ditu, udaletxeko erregistroan zuzenean, erregistro elektronikoaren bidez edo dagokion prozedura jarraitua posta bidez (xehetasunak oinarrien 5. atalean).

Lehen azterketa gainditzen duten hautagaiekin lanpoltsa osatuko du Udalak, lanpostuan edo parekoak izan daitezkeen lanpostuetan sortu daitezkeen aldi baterako beharrak betetzeko.