Zumaiako zubiei buruzko egutegia eskura

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2019ko abe. 23a, 14:34

Zumaiako Udalak, urtero bezala, euskararen inguruko egutegi bat landu du, eta abenduaren 3an banatu zuen herriko ikastetxeetan, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako 4. mailara bitarteko ikasleen artean, hain zuzen.

2020ko egutegian Zumaiako zubiak landu dira eta Ander Homazuriren irudiekin egin da aurten ere.

Interesdunek hemen ikusi ahal izango dute egutegia osorik; azalpenekin fitxategi bat ere badago aukeran. Paperean ale batzuk eskura jarri dira udaletxeko harreran.