Bideoa: "Itsasoan arrastorik ez"

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2019ko abe. 18a, 13:53
Gazte On programaren baitan, Zumaiako Herri Eskolako DBH 1 mailako ikasleek itsasora jaurtitako plastikoaz hausnartzeko bideo bat prestatu dute.

Gazte On programaren helburua da, ikastetxeen eta Udalaren arteko elkarlanaren bitartez, gazteak ingurumenarekin eta naturarekin sentsibilizatzea eta auzolanetan inplikatzea eta, aldi berean, gazteei beren helburuak eta ekimenak aurrera eramateko pizgarriak eskaintzea. Programa honen baitan, gazteei laguntza eman nahi zaie, halaber, beren etorkizuna irudikatzeko.